XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hortaz, 1974. urtearen bukaeran CFC 11 substantziaren produkzioa 370.000 tonakoa izan zen eta CFC 12rena 443.000 tonakoa.

Substantzia hauen produkzioaren gailurra 1985. urtearen inguruan gertatu zen 1.150.000 tona inguru produzitu bait ziren.

Substantzia hauen erabilerari buruzko datuek ere eboluzio bat gertatu dela adierazten dute.

1970. urtea arte CFCen erabilera nagusia aerosolen industrian kokatu behar da.

Gaur egun beraien erabileraren herena alor honetan kokatu behar da.

CFC 11, CFC 12 eta CFC 22 aerosol-propultsatzaile gisa produktu kosmetikoetan, farmazeutikoetan, intsektizidetan, laketan, desodoranteetan, etab.etan aurki ditzakegu.

4. irudia: Aerosolak nonahi erabiltzen dira.

Bigarren erabilera nagusia espuma sintetikoetan, hots, poliuretanoetan, poliestirenoetan eta polietilenoetan kokatu behar dugu.

Hauetan CFC 11, CFC 12 eta CFC 114 dira substantziarik erabilienak.

Aipatu espumak estalduretan, isolamenduetan eta automobilgintzan erabiltzen dira.